Hernani beteranoak
Ibarluzeko egoitzan bat egin dute arraunlari ohiek. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Mende erdia baino gehiagoko historia du Hernaniko Arraun Elkarteak. Lagun asko igaro dira klubetik urte horietan guztietan eta horietako batzuk bat egin dute Ibarluzeko egoitzan. Hain zuzen, elkartu dira duela 40 urteko  taldekideak, eta euren arraunlari garaiak oroitu dituzte. Argazki zaharrak bildu eta erakusketa txiki bat osatzeaz arduratu da Batis Larburu (Hernaniko arraunlari eta presidente ohia, eta delegatu lanean aritzen dena, azken urteetan). Horrela, argazki zaharrak ikusi, oroitzapenak partekatu eta elkarrekin bazkaltzera joan dira, giro ederrean.

Arraunlari zireneko argazkiak gustura ikusi dituzte.
Arraunlari zireneko argazkiak gustura ikusi dituzte. (Argazkia: Estitxu Zabala)