‘Maialen’ traineruko kideak, Gipuzkoako Traineru Ligan lortutako banderarekin. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Hernaniko Arraun Elkartean ekin diogu denboraldi berriari, arraunlari gaztetxoenekin. Neska-mutil kopuru polita osatzea lortu dugu, eta gustura dabiltza arraunlari berriak eta esperientziadunak gure entrenatzaileen eskutik. Seguru gaude denboraldian barrena asko ikasiko dutela eta albiste onak emango dizkigutela.

Hutsunea du klubak ordea, jubenil mailako taldeetan. Horrela bada, deia zabaldu nahi diegu Hernaniko eta inguruko herrietako gazteei, neska zein mutil, arraunean egitera anima daitezen. Bereziki, 16 eta 17 urte arteko arraunlariak behar ditugu, baina gazteagoak eta zaharragoak ere ongietorriak izango dira, noski. Batel eta trainerilletan aritzeko asmoa dugu, eta nesketan, horretaz gain, trainerua uretaratzea izango da erronka handiena, aurreko hiru denboraldietan bezalaxe. Anima zaitez eta jarri gurekin harremanetan: hernani.arrauna@gmail.com. Aupa Hernani!