Hernaniko Arraun Elkarteak ez du atsedenik hartzen. Traineru denboraldia bukatu berria bada ere, dagoeneko garaia da arraunlari gazteenek denboraldi berria hasteko. Duela pare bat aste entrenatzen hasi dira iaz ibilitako gaztetxo batzuk, baina klubak ateak zabaldu nahi dizkie, noski, Hernaniko eta inguruko guztiei, arraunean hasi daitezen.  Horrela bada, 11 urtetik gorako neska-mutilek aukera dute ostiralean klubera azaltzeko (Ibarluze poligonoan), 17:00etan, eta han egingo den bileran informazioa jasotzeko.

Norbaitek interesa bai baina joaterik izango ez balu, beti ere zabalik izango ditu klubeko ateak, eta informazio gehiago nahi izanez gero, klubeko posta elektronikora idatz dezake: hernani.arrauna@gmail.com.