Hernaniko Bandera
Joan den astearteko estropadako irudia. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Berriro ere Gipuzkoako ligako jardunaldia izango da larunbatean, abuztuaren 19an, 17:00etan, Donostiako Urumea ibaian. Donostiarrak eta Hernanik elkarlanean antolatutako jardunaldia izango da, eta, ligaren barruan kokatu arren, ez da puntuagarria izango, Euskotren Ligako ontziak faltako baitira. Hauek izango dira partaideak: Castreña, Lea Artibai, Portugalete, Donostiarra, Deustu eta Hernani. Beste bandera bat lortzeko gogoz dago taldea, Kontxako sailkatze estropadara ahalik eta indartsuenen joateko. Horrela, zale guztiei deia egiten die klubak, taldea animatzera eta estropadaz gozatzera joan daitezen larunbatean.

Ligako azken jardunaldia abuztuaren 27an izango da, hori ere Donostian, hamar traineruen partaidetzarekin.

Astearteko lanarekin, oso pozik

Loiolako Erribera pasealekuan egon zen jokoan Emakumeen I. Hernaniko bandera – I. Iparragirrre Saria, asteartean. Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izan zen, eta Hibaika izan zen irabazlea. Hernani seigarren postuan geratu zen, txapeldunetik 21 segundotara eta bosgarren sailkatutik ehunenekoetara (denborak).

Astearteko estropadarekin oso harro dago  Xabier Zabala entrenatzailea: “Mikel Laboa pasabidea lepo, bere garaian Elorrabiko zubia egoten zen moduan. Giro ederra. Maialenek, 20 urte betetzeko dituzten 10 arraularirekin (tartean, 6 jubenil), estropada ederra bete du. Harro egongo dira gertu gertutik estropada jarraitu duten guraso eta lagunak. Animo neskak!”.

Astearteko estropadako irudiak: