Bandera Loiolan, batelak
Neska jubenilak, jaietako banderarekin. (Argazkia: Xabier Zabala)

Loiolako jaietan batel estropadak antolatzen ditu Loiolatarra kirol elkarteak, urtero. Haur, kadete eta jubenil mailetako neska-mutilek parte hartzen dute, eta Hernanik bandera bat eskuratu du aurtengoan, neska jubenilen eskutik. San Inazio eguneko lehian, neska jubenilen batela bakarrik eraman zuen Hernanik, eta lanak ongi eginda, irabazleak izan ziren. Batel berdeak 9 minutu eta 35 segundoko denborarekin irabazi zuen; 11 segundo gehiago behar izan zituzten Orioekoek. Loiolatarraren Emakumeen XVI. Bandera zen jokoan zegoena, eta pozik zegoen Xabier Zabala entrenatzailea garaipenarekin, are gehiago, Loiolakoa izanik, etxeko bandera eskuratuta.

Traineruan ari dira osatzen denboraldia neska jubenilak, gainontzeko taldekideekin batera. Hauek osatu zuten ontzia: Belen Otero (I), Maitane Iraola (A), Miren Lopez (I), eta Patricia Trigo (A). Patroi lanetan Jone Pastor kadetea aritu zen.

Bandera Loiolan, batelak