CASTROko estropada, trainerua
Trainerua, Castroko estropadan.

Joan den igandeko arantza kentzeko aukera ederra izango du Maialen traineruak, datorren asteburuan. Izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izango du, larunbatean, 18:30ean, Pasaiako badian. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute partaideek, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Gizonezkoen KAE-2 ligako estropaden ostean izango da. 

Lau traineru arituko dira lehian Pasaian: Hernani, Deustu, Donostiarra eta Lea Artibai. Hibaikak antolatu du lehia: Madalen jaiak 2017, Emakumezkoen II. Traineru Ikurrina. Hernaniko taldeak ongi baino hobeto ezagutzen du eremua, hor entrenatzen baitu normalean, eta banderaren bila irtengo da.

Ez puntuagarriak izango diren jardunaldi gehiago ere egongo dira ligan, Euskotren ligatik kanpo geratu diren taldeek ere astebururo estropadak izan ditzaten.

Asteartean, Euskadiko Traineru Txapelketaren txanda izango da, Lekeition, 12:00etan. ETBk emango ditu estropadak.