trainerua
Trainerua, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Gipuzkoako Traineru Ligak aurrera jarraituko du asteburuan, bi jardunaldirekin: Orion (larunbata, 19:00) eta Castron (igandea, 12:00). Larunbatean, gizonezkoen KAE-1 ligako jardunaldia jokatuko dute, emakumeenaren ostean. Laugarren postuari eustea du helburu traineru berdeak, orain arte bezala.

Aste berezitik dator Hernani, asteazkenean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu baitzuen, Getarian, eta laugarren postuan sartzea lortu zuen.