‘Maialen’, igandeko estropadan.

Gipuzkoako Traineru Txapelketan parte hartuko du Hernanik, asteazkenean, 18:00etan, Getarian. Asteburuan ez zuen lortu taldeak hainbeste desiratutako Euskotren Ligarako txartela, baina denek ere argi dute denboraldia ez dela bukatu, eta erronka berriei aurre egiteko gogoz daude. Beteranoek, emakumeek eta gizonek jokatuko dute txapelketa, hurrenkera horretan. Maialen trainerua, Donostiako bi ontziekin batera arituko da, lehen txandan.

Euskadiko Traineru Txapelketan parte hartzeko aukera irabaz dezake Hernanik. Izan ere, emakumeen kasuan, Gipuzkoako lehenengo bost sailkatuak joango dira Euskadikora, Bizkaian hiru ontzi bakarrik baitaude: Deustu, Portugalete eta Lea Artibai. Uztailaren 25ean izango da Euskadiko Traineru Txapelketa, 12:00etan, Lekeition.

GIPUZKOAKO TRAINERU TXAPELKETA

  • Emakumezkoak:
    • 1. txanda: Hernani, Arraun Lagunak, Donostiarra.
    • 2. txanda: San Juan, Hibaika, Orio.