BILBO. trainerua 2017
Trainerua, joan den asteburuan Deustun jokatutako estropadan.

Joan den asteburuan ekin zion gure traineruak Gipuzkoako Ligari, Deustun. Maialen ontziak laugarren postuan sailkatzea lortu zuen; hirugarren izan zen Oriorengandik segundo bakarrera, eta San Juan irabazletik 23 segundora. Beraz, lehen emaitzarekin oso pozik dago taldea, baina badaki lanean jarraitu beharko duela, lorpen handiagoen bila.

Bilboko emaitzari esker, Oriorekin batera arituko da Hernani, parez pare, datorren asteburuko bi estropadetan, erlojupean. Horrela bada, jarraitzaileei estropadetara hurbiltzeko deia egin nahi die klubak, taldeak behar duen indarra jaso dezan, bere onena emateko.

Larunbatean, Pasaian izango dira estropadak, 17:30ean, eta ontziak binaka irtengo dira, Lezo aldera. Igandean, Portugaleten izango da jardunaldia, 16:30ean; ontziak binaka irtengo dira, lehenengo eta hirugarren kaletik, minuturo.

Igandean, gainera, aukera egongo da taldearekin autobusean joateko Portugaletera, 8 euroren truke. Autobusa 13:45ean irtengo da Biteritik, eta joateko interesa duenak posta elektronikora idatzi behar du: hernani.arrauna@gmail.com.

Horrela osatuko dituzte asteburuko traineru bikoteak:

  1. Lea Artibai – Castreña
  2. Donostiarra – Portugalete
  3. Arraun Lagunak – Deustu
  4. Orio – Hernani
  5. San Juan – Hibaika