Traineruko kideak, Tilosetan egindako aurkezpenean. (Argazkia: Anabel Zabala)

Hernaniko Arraun Elkarteak 2017ko traineru denboraldiari ekingo dio, datorren asteburuan. Hain zuzen, Deustun izango du Gipuzkoako Traineru Ligako lehen estropada, larunbat eguerdian. Horretaz gain, Euskotren Ligarako sailkatzen saiatuko da, eta Gipuzkoako Traineru Txapelketan eta Kontxako Banderan lehiatzeko gogoz dago, Xabier Zabala entrenatzailearen gidaritzapean.

(Argazkia: Joxerra Mikeo)

Klubeko kideek bat egin dute Ezkiaga pasealekuan, traineruaren aurkezpena egiteko. Ander Txintxurreta kazetaria arduratu da ekitaldia gidatzeaz. Andoni Mujika Hernaniko arraunlariak bertso pare bat bota ditu, eta Ttarlako dantzariek agurra dantzatu diete arraunlariei. Ondoren,  hitza hartu dute Xabier Gurrutxaga presidenteak, Xabier Zabala entrenatzaileak, eta Enara Villena arraunlariak. Guztiek ere aurtengo negu gogorra eta lanerako gogoa azpimarratu dituztek, helburuetan gora egin nahi baitute. Bukaeran, argazkiak ateratzeko tartea hartu dute (Argazki bilduma).

19 arraunlarik eta patroiak osatzen dute denboraldi berrirako taldea, eta lanerako gogoz daude.