San Pedroko testa 2017
Trainerua, San Pedroko test estropadan.

Aurtengo udan ere emakumeen trainerua uretaratuko du Hernaniko Arraun Elkarteak. Hirugarren denboraldia izango du lehian Maialen-ek, eta taldekideak pauso bat aurrera emateko gogoz daude, Xabier Zabala entrenatzailearen gidaritzapean.

Kluba herriarengana hurbiltzeko asmoz, traineruaren aurkezpena egingo dugu ekainaren 10ean, 13:00etan, Ezkiaga Pasealekuan. Arraunlariei denboraldirako animoak emateko aukera paregabea izango da, eta arraunzale guztiei bertaratzeko deia egin nahi die klubak.

Ekainaren 17an hasiko da Gipuzkoako Traineru Liga, eta uztailaren 8an eta 9an izango dira Euskotren Ligarako sailkatze estropadak, Orion eta Donostian. Horretaz gain, Gipuzkoako Traineru Txapelketan eta Kontxako Banderan parte hartzeko asmoa du Hernanik. Erronkak, behintzat, ez ditu falta taldeak.

Animatu zaitez eta aupa Hernani!