Taldekideak, Tarragonan, txapelketa bukatu berritan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Harro egoteko moduko asteburua egin dute traineruko neskek. Espainiako Llaut Txapelketan parte hartu eta hirugarren postua lortu dute, Tarragonan. Larunbatean sailkatze jardunaldiko denborarik onena egin zuten, final erdietarako zuzenean sailkatuz; igandean, finalerako txartela lortu, eta brontzezko domina lortu dute azkenean. Aupa Hernani!