Ibarluzeko estropada 2016
Ibarluzen iazko ekainean jokatutako batel estropada. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Bateletan lehiatzen dira gure klubeko gaztetxoak, eta dagoeneko bukatu dituzte aurtengo liga eta txapelketak. Estropada solte batzuk geratzen zaizkie denboraldia bukatu aurretik, eta elkarrekin entrenatzen hasi dira, haur eta kadete mailetako neska-mutilak. Astean bitan entrenatzen dute, asteazkenetan eta ostiraletan, 17:00etan, eta klubera gerturatu nahi duten guztiek ere ateak zabalik izango dituzte ordutegi horietan. Garai polita da arrauna ezagutu eta datorren denboraldiari begira lehen paladak eman nahi dituztenentzat. Horrela bada, entrenamendu saioetara joateko deia zabaldu nahi die klubak, 11 eta 16 urte bitartekoei, arraunean hasi daitezen, Ibarluzen.