Goian: Jon (entrenatzailea), Beñat, Xabat eta Jone (patroia). Behean, Iñigo, Andoni, Anartz eta Markel.

Euskadiko Batel Txapelketa jokoan egon da asteburuan, eta hernaniarrek finalik jokatu ez duten arren, bi kontsolazio txanda irabaztea lortu dute: mutil jubenilekin eta neska seniorrekin. Sailkatze estropadak izan ziren larunbatean, eta Hernanitik joandako hiru ontzik lortu zuten igandeko estropadetarako sailkatzea: etorkizuneko neskak, mutil jubenilak eta neska seniorrak. Larunbateko lanak hobetu eta igandean jokatutako hiru estropadetatik bi irabazi ditu Hernanik. Zorionak!

Igandeko sailkapenak

Miren (patroia), Amaia, Uxue, Maitane eta Ainhitze.