Legutio: neska kadeteak
Neska kadeteak, iazko Euskadiko Batel Txapelketan, Legution.

Euskadiko Batel Txapelketa egongo da jokoan datorren asteburuan, Sestaon. Larunbatean sailkatze probak izango dira, 15:30ean; eta, igandean, berriz, finalen txanda izango da, 11:00etan.

Larunbatean, Hernanitik autobusa 12:30ean aterako da, eta guraso edo zaleren batek klubeko kideekin batera joateko interesa izango balu, nahikoa du hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idaztea. Iganderako plana, lortutako emaitzen arabera egingo dugu.

Hernaniko Arraun Elkarteak bost batelekin parte hartuko du, ahalik eta emaitza onenak lortzeko asmoz:

  • Etorkizuneko neskak
  • Haur mailako mutilak
  • Mutil kadeteak
  • Emakume absolutuak
  • Mutil jubenilak