Arraunera gazte berriak erakartzeko asmoarekin, ikastaro irekia antolatu du Hernaniko Arraun Elkarteak Pazko asterako. Asteartetik (apirilak 18) ostiralera (apirilak 21) izango da ikastaroa, 16:00etan, Ibarluzen. Nahi duen guztia joan daiteke, lehen paladak ematen ikastera! Animatu!