Neska seniorrak, podiumean. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartu dute gure ontziek, asteburuan. Larunbateko sailkatze estropaden ostean, finalen txanda izan da igandean. Neska seniorrak igo dira podiumera, hirugarren postuan. Mutil jubenilek final estua jokatu dute, eta ehunenekoengatik geratu dira podiumetik kanpo, larunbatean bigarren postuan sartzea lortu bazuten ere.

Neska promesek, euren aldetik, federazio saria irabazi dute, kontsolazio txanda irabazita.

EMAITZAK

Neska promesak, podiumean. ( Argazkia: Estitxu Zabala)