estropada-eremua hondarribia
Estropada eremua.

Hondarribiko Traineru Jaitsieran parte hartuko du Hernaniko Maialen traineruak, lehen aldiz. Gaur arratsaldean izango dira estropadak, 16:00etan, eta neguko prestaketaren parte izango da, traineru berdearentzat.

Klubeko entrenatzaileetako batek, Mikel Lersundik, bertso pare bat egin ditu taldea animatzeko; eta hemen behean irakur ditzakezue. Eskerrik asko, Mikel!

Hondarribiko XVII. Jaitsierako partaideak

 

Lehenengua Orion

bigarrena Hondarribin

estatxa askatu orduko

arraunean gogor egin

ondo-ondo kontzentratu

ta despisteak ekidin

bultza dezagun Maialen,

eragin!

 

Ziaboga eman orduko

arranka ta aurrera

gogor-gogor erasoa

gogorrago bukaera

ondo entrenatu ondoren

aprobetxatu aukera

bultza dezagun Maialen,

batera!