Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartu zuen Maialen traineruak, joan den larunbat arratsaldean. Maila ederra eman zuen traineru berdeak, eta bosgarren lekuan geratu zen, neguko testik garrantzitsuenean, emakumezkoen 17 traineruren artean. Gainera, Hibaika txapeldunarengandik 23 segundora sartu ziren hernaniarrak, 14 minutu eta 40 segundoko denborarekin.

Traineruaren hurrengo erronka, Hondarribiako jaitsiera izango da; bien bitartean, Orioko estropadaren ikuspegi azkarra ikusi nahi? Hona hemen!