gabonetako-zozketa 2017Gabonetako zozketa egin du aurten ere Hernaniko Arraun Elkarteak. Ehundaka txartel saldu ditu, eta zozketa egin ostean, sariduna ez da azaldu. El Niño-ko loterian, zenbaki irabazlearen azken lau zifrekin bat egin duena da irabazlea, hau da, 8354 zenbakia. Txartel bakoitzak bi zenbaki ditu, beraz, ongi begiratu! 

Bi sari eder jasoko ditu irabazleak: Lur Lan baserritar elkarteak prestatutako saskia, 600 euroko baliokoa! eta 250 euroko txekea, Hernani Bidaiak ajentzian erabiltzeko.

Saria jasotzeko, hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko da.