Euskara ari du
Partaideetako batzuk, Biteriko bukaera ekitaldian. (Argazkia: Kronika)

Hernaniko Eutsi euskarari indar proba bukatu bada ere, euskaraz bizitzen jarraitzeko asmoa du arraun elkarteak, orain arte bezala. Sei asteko erronka izan da herriak egin duena, eta 1.800 lagun baino gehiagok hartu dute parte. Zehazki, azaroko lehenengo astean hartu zuen klubak euskararen lekukoa. Bizipenen berri jaso dute hainbat bideotan, eta, tartean da, Estitxu Zabala arraunlaria: “Zuzendaritzako bilera %100 euskaraz egin dugu”.

Biterin egin zuten itxiera ekitaldia, atzo arratsaldean, eta partaideek aretoa bete zuten. Antola­tzaileek bukaeran halaxe aipatu zuten: «Ez dezagun aterkia itxi, eta jarrai dezagun euskaraz hitz egiten”.