Trainerua, Pasaian entrenatzen
Traineruko kuadrilla, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Berriro ere entrenatzeari ekin zioten neska jubenil eta seniorrek, azaroko lehenengo astean. Denboraldi berrian Xabier Zabala dute entrenatzaile lanetan, eta haren ondoan dabil Iñigo Herrero prestatzaile fisikoa, aurreko bi denboraldietan bezala.

Uretako lehen entrenamendu saioa azaroaren 5ean egin zuten, Pasaian; egun euritsua izan zen, baina euren aurpegirik onenak erakutsi zituzten taldekide guztiek, eguraldi kaxkarrari aurre eginez.

Astez aste gogor entrenatzen ari da traineruko kuadrilla, gimnasioan zein uretan, batelean zein traineruan. Denboraldi berria hasi da! Aupa neskak!