euskara-ari-du-bideoa

Eutsi Euskarari Indar Proban parte hartu du Hernaniko Arraun Elkarteak, Euskara Ari Du jardueraren barnean. “Euskarari eustea” izan da kontua, eta, egia esan, klubak ez du lan handiegirik izan, eguneroko harremanean euskara baita nagusi. Hori bai, jardueraren aitzakian, erronka txiki bat bete dute zuzendaritzako kideek: “Zuzendaritzako bilera %100 euskaraz egin dugu”. Bizitakoaren berri eman du Estitxu Zabala arraunlariak (bideoan, 2:36 minututik aurrera).

Beste hernaniar batzuk hartu dute orain lekukoa, eta azaroaren 28an bukatuko da jarduera.