gabonetako zozketa
Gabonetako zozketarako txartelak.

Gabonak datozela eta, aurten ere sari baten zozketa egingo du Hernaniko Arraun Elkarteak. Zehazki, bi sari eder jasoko ditu irabazleak: Lur Lan baserritar elkarteak prestatutako saskia, 600 euroko baliokoa! eta 250 euroko txekea, Hernani Bidaiak ajentzian erabiltzeko.

Txartelak 2 euroan daude salgai, eta txartel bakoitzak bi zenbaki ditu. Klubeko kideen bidez gain, beste hiru gunetan ere lor daitezke: Joxemari tabernan, Txantxilla kafetegian eta kiroldegiko Atxiki tabernan.

Irabazlea: El Niño-ko loteriaren zenbaki irabazlean, azken lau zifrekin bat egiten duena izango da irabazlea. 2017ko urtarrilaren 6an egingo dute zozketa.

Saria jasotzeko, hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko da.