Hirugarren asteko lekukoa hartu duten ordezkarietako batzuk, Biteriko sarreran.

Euskara ari du jardueraren baitan, astebeteko euskararen lekukoa hartu du Hernaniko Arraun Elkarteak. Biterin hartu du lekukoa, bigarren astekoen eskutik, gaur, asteazkena, 18:00etan.

Aste honetan, lekukoa 80 lagun inguruk hartu dute, klubarekin batera: Ttarla dantza taldea, atletismo taldea, Haur Eskolako hezitzaileak, lagun kuadrilla pare bat, eta zenbait herritar. Guztiek hartu dute konpromisoa, aste osoan zehar, euskaraz  bakarrik aritzeko.