aitor-arantza, zozketa facebook
Aitor Portillo eta Arantza Arregi, euren kamisetekin.

Geroz eta jarraitzaile ditu Hernaniko Arraun Elkarteak sare sozialetan. Momentu honetan, 631 jarraitzaile ditugu Facebooken, 463 Twitteren, eta 369 Instagramen. Horiek saritzea erabaki du klubak, zozketen bidez. Bi kamiseta termiko zozkatu ditugu Facebookeko legunen artean; guztira, 60 lagun inguruk parte hartu dute, eta Hernaniko Arantza Arregi eta Aitor Portillo izan dira irabazleak. Duela hilabete beste kamiseta baten zozketa egin genuen, eta Xabat Aizpiolea izan zen irabazlea.

Zozketa gehiago egiteko asmoa dugu, jarraitzaile eta bazkideen artean. Beraz, animatu eta egin bat klubarekin. Aupa Hernani!