Dietista, hitzaldia
(Argazkia: Estitxu Zabala/HAE)

Elikadurari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen Izaskun San Aniceto adituak, klubean, ostiral arratsaldean.

Azken batean, entrenamendua bera bezain garrantzitsua da jarduera horri egokitutako elikadura, eta hainbat gomendio eman zituen dietistak.

Bertaratutako guraso, entrenatzaile, zuzendaritzako kide zein arraunlari gazteek adi entzun zituzten azalpenak, orduerdi inguruan, eta, ondoren, galderen tartea zabaldu zuen.