entrenatzaileak 2016-2017
Jon, Xabat, Xabi, Ainhitze eta Mikel.(Argazkia: Estitxu Zabala/HAE)

Hasi da 2016-2017 denboraldia, Hernaniko Arraun Elkartean. Bost entrenatzaileko talde teknikoa osatu du klubak, eta lanean ari dira jada, iazko emaitzak hobetzeko gogoz.

Aste batzuk daramatzate entrenatzen beheko mailetako gaztetxoek, gimnasioan zein uretan. Batel denboraldia osatuko dute guztiek, eta mutil jubenilek trainerilletan aritzeko asmoa ere badute, iaz bezala.

Neska jubenil eta seniorrak, aldiz, azaroan hasiko dira entrenatzen. Izan ere, udako traineru denboraldia izango dute helbururik handiena, eta aurreko denboraldia irailean bukatu ostean, atseden txiki bat hartzen ari dira. Talde horretan, Xabier Zabala entrenatzaileaz gain, prestatzaile fisiko lanetan arituko da Iñigo Herrero (Altza, 1985).

ENTRENATZAILEAK (2016-2017)

  • Haur mailako mutilak: Xabat Pastor (Hernani, 1999)
  • Mutil kadeteak: Mikel Lersundi (Errenteria-Orereta, 1971)
  • Mutil jubenilak: Jon Iruretagoyena (Hernani, 1990)
  • Haur eta kadete mailako neskak: Ainhitze Kalonje (Hernani, 1992)
  • Neska jubenil eta seniorrak: Xabier Zabala (Loiola, 1974)