logo-lehiaketa

Hernaniko Arraun Elkarteak erabaki du logo berri baten beharra duela, logo modernoago bat, garai berriekin bat egingo duena. Iaz bete zituen 50 urte klubak, eta beste ukitu bat emateko asmoz, irudi berri baten beharra dagoela uste dute arduradunek. Hori horrela izanik, Logo Lehiaketa antolatu du klubak.

Lehiaketan edonork parte har dezake, eta azaroaren 28a bitarteko epea izango du bere proposamena aurkezteko aukera. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du, eta partaide guztien artean klubeko materialaren zozketa egingo dugu. (Behean oinarri guztiak)

Klubak argi utzi nahi du logo berriak ez duela zaharra ordezkatuko, baina Interneteko irudi gisa eta arropa berrietan jartzeko erabili nahi du, besteak beste.

Logo Lehiaketako oinarriak