xabat-aizpiolea
Xabat Aizpiolea, Hernaniko kamisetarekin.

Hernaniko jarraitzaileek klubeko gora-beheren berri izaten dute maiz. Izan ere, gure webgunearen bidez zabaltzen ditugu albisteak, eta, aldi berean, sare sozialetan zabaltzen ditugu berriak, Facebook (Hernaniko Arraun Elkartea), Twitter (@hernaniarrauna) eta Instagram-en (@hernaniarrauna) ditugun kontuetan.

Facebooken ditugu jarraitzaile gehien, 600 inguru, eta horiek saritzea erabaki dugu oraingoan. Zehazki, elkartearen kamiseta termiko baten zozketa egin berri dugu, eta parte hartu duten 80 lagunen artean, Hernaniko Xabat Aizpiolea izan da irabazlea. Pozik jaso du saria, eta kamisetarekin argazki bat ere bidali digu, goiko irudian ikus daitekeen moduan. Zorionak, Xabat!

Zozketa gehiago egingo ditugu aurrerantzean ere, gure jarraitzaileen eta bazkideen artean. Bien bitartean, gure webgunean ikus daiteke salgai dugun material guztia.