(Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)
Maialen traineruko kideak, bertsolariekin. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Diametro 200 Jaia izan zen atzo, Hernaniko Orona Ideo eraikinean. Hain zuzen, bertako taberna-jatetxearen izena da Diametro 200, eta Hernaniko traineruaren babesle nagusietako bat da. Hala, bertan egon zen trainerua ikusgai, eta klubeko kideek ere ez zuten hutsik egin.
Eguraldi onak lagunduta, Lurlaneko kideek postuak jarri zituzten bertako produktuekin, eta elikadura osasungarri eta ekologikoari buruzko jardunaldiak egon ziren aukeran, goizean barrena. Eguerdia goxatzeko, kantuan aritu ziren Unai Agirre eta Maialen Lujanbio bertsolariak, eta Maialen traineruari eta arraunlariei ere eskaini zizkieten hainbat bertso.

Eskerrik asko, Fede.