bermeo-argazkiak
Deusturekin aritu zen estropada guztian borrokan Hernani, joan den igandean. (Argazkia: Bermeo argazkiak)

Denboraldiari bukaera polita emateko aukera izan du Hernaniko traineruak, Kontxako Banderarako sailkatuta. Joan den igandean zazpigarren lekuan geratu zen Maialen, hala, datorren igandean (11:00) Kontsolazio txandan arituko da, Cabo, Deustu eta Arraun Lagunakekin batera.

lehen-jardunaldia
Lehen jardunaldiko emaitzak

Kamisetak iritsi dira!

joxemari taberna
Joxemari tabernako Agustin, kamiseta jantzita. (Argazkia: Aitor Galdos)

Eskaera handia izan zuten joan den astean Maialen animatzeko kamisetek, eta neurri askotakoak agortu egin ziren. Hori dela eta, eskaera berria egin dugu, eta dagoeneko Joxemari tabernan jarri ditugu salgai. Eskerrik asko jarraitzaile guztiei, eta aupa Hernani! Igandean berriz elkar ikusiko dugulakoan gaude, kamiseta berdeak jantzita!