Kontxako sailkatze estropadan oso txukun aritu da ‘Maialen’, urduritasunei aurre eginez. Hala, seigarren lekuan sailkatu da, atzean utzita Deustu, A Cabana, Hondarribia eta Colindres. Horrela, Kontxan parte hartuko du lehen aldiz.

Datozen bi igandeetan denboraldia ahalik eta politen agurtzera uretaratuko dira hernaniarrak. Bigarren txandan arituko da datorren igandean, Orio, San Juan eta Deusturekin batera. Lehen txandan irtengo dira Hibaika, Arraun Lagunak, Cabo eta Zarautz-Getaria.

Eskerrik asko animatzera hurbildu zareten guztiei! Aupa Hernani!

Sailkatze estropadako denborak