Hernanik jasotako oroigarria

Emaitza politarekin agurtu du Liga Hernanik. Zehazki, bosgarren postuan geratu da Errenterian jokatutako azken jardunaldian; atzean utzi ditu Deustu, Getaria-Zarautz, Hondarribia eta Colindres. San Juanek irabazi du lehia, eta Ligako txapelduna Hibaika izan da. 

Behin estropada jokatuta, oroigarri bana jaso dute talde guztiek, Errenteriako Zumardian. Seigarren postuan bukatu du liga ‘Maialen’ek, eta Kontxako Banderarako sailkatzea izango du hurrengo erronka, ostegun arratsaldean.