Ligan Errenterian jokatutako aurreko estropadako irudia.
Errenterian jokatutako ligako aurreko estropadako irudia. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Traineru Liga datorren asteburuan bukatuko da. Errenterian jokatutako dute ligako hamalaugarren eta azken jardunaldia, larunbatean, 13:30ean. Ligan jardun diren bederatzi taldeek parte hartuko dute, erlojupean, bi txandatan banatuta; batetik, Colindres, Hondarribia, Deustu, Hernani eta Getaria-Zarautz; eta, bestetik, Arraun Lagunak, Orio, San Juan eta Hibaika. Errenterian bertan, madalenetan jokatutako jardunaldian erabilitako eremu berean izango da lehia. Orduko hartan, Maialen oso ongi aritu zen, baina  arazoak eragin zizkion Colindresek, eremutik atera eta berriz itzulita.

Joan den asteburuan, Colindresen (Kantabria)  izan zen ligako jardunaldia. Hernani zazpigarren postuan geratu zen, Deustuk baino denbora okerragoa eginda  (behean emaitzak).

Colindres