'Maialen', entrenamendu saio batean.
‘Maialen’, entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Traineru Liga bukatzear da, bi jardunaldi baino ez baitira geratzen, bata Colindresen (Kantabria), eta bestea, Errenterian. Hain zuzen, abuztuaren 20an Colindresera bidaia egingo du Hernaniko Arraun Elkarteak, bertan jokatuko baita ligako 13. jardunaldia, 18:30ean.

Bi txanda izango dira erlojupean, lau eta bost trainerukoak bakoitza. Autobusean egingo dute bidaia klubeko kideek, eta zaleentzako ere tokia dago momentuz. Biteritik irtengo da autobusa, 13:15ean; txartela 10€ren truke eskaintzen du klubak, eta nahi izanez gero, bidaia+kamiseta: 15€.

Interesa duenak  nahikoa du hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idaztea, zenbat izango diren adieraziz.

Zarautzen, seigarren

Ligako aurreko jardunaldia Zarautzen jokatu zuen Hernanik, astelehenean, eta seigarren postuan geratu zen, Hibaika garailearengandik 50 segundora. Zarauzko denborak