Pasaia, Maialen
Trainerua, Pasaiako estropada hasi aurretik. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Hiru jardunaldi falta dira Gipuzkoako Traineru Liga bukatzeko, eta sailkapen nagusiko seigarren postuan dago Hernani, 33 punturekin. Getaria-Zarautz dago aurretik, 48 punturekin, eta hernaniarren atzetik daude Deustu, Hondarribia eta Colindres. Zehazki, Zarautz, Colindres eta Errenteriako jardunaldiekin bukatuko da liga. Datorren asteburuan ez da estropadarik egongo, Zarauzko lehia astelehenean izango baita, abuztuaren 15ean.

Bukatu berri den asteburuari dagokionean, gazi-gozoa izan da. Izan ere, Ondarroan ez zen txukun aritu Maialen, eta zazpigarren lekuan sailkatu zen, San Juan garailearengandik minutu eta zortzi segundora. Pasaian, berriz, bere arraunkera atera zuten hernaniarrek, eta seigarren lekuan sailkatu zen, Hibaika garailearengandik 45 segundora.
Ondarroako emaitzak
San Pedroko emaitzak
Sailkapena