Orioko estropada
Trainerua, Orioko estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Jardunaldi bikoitza izango da asteburuan, Gipuz­koako Traineru Ligaren barruan: la­run­ba­tean, On­da­­rroan (17:00); eta, igandean, San Pedron (11:30).

Zu­maian ez zuen estropada ona egin Maialenek, joan den larunbatean. Estropada hasi eta gutxira, arraun batekin arazoak izan zituzten taldean, eta aldatu egin behar izan zuten; ondorioz, denbora tarte garrantzitsua galdu zuten, eta ezin izan zioten horri buelta eman. Gipuzkoako Traineru Ligaren bederatzigarren jardunaldia zegoen jokoan, Euskotren Ligako trainerurik gabe, beraz, ez zen puntuagarria izan. Hala ere, jokoan zegoen bandera, eta Getaria-Zarautzek eskuratu zuen. Hernani laugarrena izan zen, Hon­darribia eta Colindres atzean utzita, ez, ordea, Deustu.

Zumaiako jardunaldiko sailkapena
Zumaiako jardunaldiko sailkapena