Emakumeak eta arrauna
‘Emakumeak eta arrauna’ gehigarriak.

Donostiako Irutxuloko Hitza herri aldizkariko kazetaria da gure arraunlarietako bat: Estitxu Zabala. Bere lanbidea eta zaletasuna uztartuz, Emakumeak eta arrauna izeneko lana osatu du, eta gehigarri gisa argitaratu dute gaur, astekariarekin. Bertan, emakumeek arraunaren bueltan izandako historia jasotzen du, Pasaiako batelarietatik hasi eta gaur egun arte. Horretaz gain, hainbat elkarrizketa egin ditu Zabalak, eta horietako bat gure arraunlari Ainhitze Kalonjeri egindakoa da.

Guztira, 3.000 ale banatu dituzte, Irutxuloko Hitza astekariarekin, Donostiako kioskoetan Berriarekin, eta Gipuzkoako arraun klubetan. Ez galdu!