Hernani, Errenteria
Trainerua, Errenteriako irteeraren momentuan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gauez izan zen Errenteriako jardunaldia; izan ere, 21:00etan hasi zen azkenean lehia, marea kontuak tarteko. Maialenek estropada polita egin zuen, baina arazoak izan zituen bigarren luzean, Colindresen traineruarekin. Izan ere, oztopoak jarri zizkion Colindresek Hernaniri, aurreratzeko, eta bi ontziak elkar jotzeko zorian egon ziren. Edonola, bikain erantzun zuten hernaniarrek, eta aurrea hartzea lortu zuten azkenean, helmugara estropada ederra eginda iritsita. Ibilbide berezia izan zen, hainbat zubiren azpitik igaro beharra baitzegoen; eta leku estua izan arren, oso polita izan zen herri barruan ikusleen oihuak hain gertu sentitzea.

Zumaian izango da hurrengo jardunaldia; uztailaren 30ean, arratsaldean. Bertan bandera gertu izan dezake berriro ere Maialenek, Euskotren Ligarako sailkatu diren taldeak ez baitira Zumaian egongo.
Emakumezkoen VII liga