Trainerua, joan den larunbateko estropada bukatu berritan. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Estropada ederra egin zuen Maialenek, joan den larunbatean, Orion. Ibaian izan zen lehia, erlojupean, eta aukera ederra zuen traineru berdeak bere lehen bandera eskuratzeko. Izan ere, Euskotren Ligarako sailkatutako ontziek euren jardunaldia zuten, Bilbon. Dena emanda ere, ordea, Arraun Lagunak gehiago izan zen, eta harentzat izan zen Orioko bandera. Hernani, hirugarren postuan geratu zen, berriro ere Getaria-Zarautzen trainerutik ehuneneko gutxi batzuetara.

Asteburu honetan Errenterian izango da Gipuzkoako Traineru Ligako hurrengo jardunaldia, oraingoan, ontzi guztiekin. Larunbatean izango dira estropadak, 20:00etan, ibaian. Beraz, berriro ere bere aurpegirik onena erakusketa joan da Maialen.

Errenteriako eremua
Errenteriako estropada eremua.
Orioko emaitzak
Orioko jardunaldiko emaitzak