Orio, Maialen
‘Maialen’, Orioko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Euskotren ligatik kanpo geratu da Hernani, baina lanak ongi egindakoaren sentipenarekin. Izan ere, estropada bikaina egin zuen Maialenek Orion, larunbat arratsaldean, orain arteko onena. Getaria-Zarautzen denbora bera markatu zuten hernaniarrek, bosgarren postuarengatik borrokan; hala ere, seigarren sailkatu zen traineru berdea, ehuneneko batzuen aldearekin. Edonola, Arraun Lagunak eta Hondarribia atzean utzi zituzten. Igandean, Kontxan, lanak ez ziren hain ongi atera, eta zortea ere aurka izan zuten alde izan hernaniarrek, eta puskatutako arraun batekin bukatu zuten estropada. Hala, zazpigarren postuan geratu ziren.

Lanak txukun eginda, Gipuzkoako Traineru Ligarako puntu garrantzitsuak poltsikoratu ditu Maialenek asteburuan. Izan ere, seiga­rren pos­tura igo da taldea, Deustu ez baita egon Euskotren Ligarako sailkatze probetan. Datorren larunbatean, berriro ere Orion izango da ligako jardunaldia. Euskotren Ligarako sailkatu direnak ez dira jardunaldi horretan egongo; hau da, Hibaika, Orio eta Cabo, eta dagoeneko barruan zegoen San Juan.

ASTEBURUAN JOKATUTAKO JARDUNALDIETAKO EMAITZAK:

Emaitzak Orio
Orioko sailkapena
Donostiako sailkapena