Maria Alvaren eta Rita Rodriguez, asteazkenean, traineruarekin.
Maria Álvaren eta Rita RodrÍguez, asteazkenean, traineruarekin. (Argazkia: Atlantico.net)

Gipuzkoako Traineru Liga hasi zen astean bertan iritsi ziren Galiziatik Hernanira Maria Álvarez eta Rita RodrÍguez. Tirango arraunlariak dira biak ere, eta Galiziatik Euskal Herrira etortzeko prest zeuden, udako traineru denboraldia egiteko. Hernaniko Arraun Elkarteak Maialen traineruan denboraldia osatzeko aukera eman die, eta bertan dabiltza, gainontzeko taldekideekin batera. Mariak joan den asteburuan egin zuen debuta, Deustuko estropadan, eta biak ere asteazkenean Maialenen tostartean aritu ziren, Zumaian jokatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketan (behean, emaitzak). Galiziako Atlántico egunkariak elkarrizketatu ditu bi arraunlariak, eta galizieraz dagoen arren, ederki ulertzen da.

Asteburu honetan Euskotren Ligarako sailkatze estropadak egongo dira jokoan; larunbatean, 18:30ean, Orion; eta igandean, 12:00etan, Donostian. Aupa Hernani!

Gipuzkoako Traineru Txapelketa 20126