Trainerua, Deustu
Trainerua, Deustuko estropadan. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Hiru estropadako astea izango du Maialenek. Batetik, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko du asteazkenean, 18:30ean, Zumaian. Bestetik, asteburu garrantzitsua izango da traineru berdearentzat, Euskotren Ligarako sailkatze estropadak jokatuko baititu; eta Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarriak izango dira, aldi berean. Jardunaldiak hala izango dira: Orion, larunbatean, 18:00etan; eta Donostian, igandean, 12:00etan.

Joan den asteburuan, Deustun jokatu dute hernaniarrek ligako laugarren jardunaldia, eta zazpigarren lekuan geratu dira, bigarren luze oso ona egin ostean. Hemen, Bilboko sailkapena.

Aitor Iraolak, bandera

Donostiarra, Santurtzi
Aitor Iraola, behean, ezkerretik lehena. (Argazkia: Donostiarra arraun elkartea)

Donostiarra arraun elkarteak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du, KAE-1 Ligan. Santurtziko bandera astindu dute arraunlari donostiarrek, hain justu. Igande arratsaldean jokatu dute estropada, eta barruan zegoen Aitor Iraola hernaniarra, Hernaniko Arraun Elkarteko arraunlari ohia. Hain zuzen ere, estropada horretan bertan sartu da lehen aldiz traineruan, Donostiarrako lehen taldearekin. Zorionak!