Trainerua, Getarin
Arraunlariak, trainerua garraiatzen, joan den igandeko estropada aurretik. (Argazkia: Luis Azpeitia)

Gipuzkoako Traineru Ligan, laugarren jardunaldia egongo da jokoan, datorren asteburuan. Estropadak larunbatean izango dira, 16:30ean, Bilbon. Izan ere, Deustuko klubari dagokio jardunaldia antolatzea. Hernaniko Arraun Elkarteak autobusa antolatu du Bilbora joateko; bertan, Maialen traineruko taldekideak joango dira, eta Hernaniko zaleak ere Bilbora hurbiltzeko aukera ederra izango da. Autobusa Atsegindegitik irtengo da, 13:15ean.

Bidaiarako txartelak 10 euroko prezioa izango du; gainera, eskaintza berezi gisa, txartelarekin batera Aupa Maialen dioen kamixeta berdea lortzeko aukera egongo da, 5 euro gehiagorengatik, hau da, 15 euroan. Interesa dutenak jar daitezela elkartearekin harremanetan, hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatzita.