gazta-saritua, sanjuanak
Gaztaren irabazlea, Enara Villena arraunlariarekin.

Joan den ostiralean, San Juan jaiekin bat eginez, postua jarri zuen Hernaniko Arraun Elkarteak, Tilosetan. Bertan, denda jarri zuen, klubeko arroparekin, baita taberna ere, babesleen laguntzarekin.

Gazta bat zintzilik egon zen postuan, bertaratutakoek haren pisua asma zezaten, euro bateko apustuak eginda; kilo bat eta 305 gramoko pisua zuen gaztak, eta gehien hurbildu zenak etxera eraman zuen. Bina lagunentzako bi bazkariren zozketa ere egin zuen klubak, eta irabazleak ez dira agertu. Hauek dira zenbaki sarituak:

SARITUAK:

  • Diametro 200: 235
  • Iparragirre sagardotegia: 11

Irabazleak jar daitezela klubarekin harremanetan, hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatzita.