Pasai Donibane 2016.06.25 (127)
Pasaian jokatutako bigarren jardunaldiaren irudia.

Jardunaldi bikoitza izan du, asteburuan, Gipuzkoako Traineru Ligak. Pasaian elkartu ziren traineruak, larunbat arratsaldean, eta Hernani zazpigarren lekuan geratu zen. Haizeari ez zion behar bezala aurre egin Maialenek, eta espero baino emaitza kaskarragoa lortu zuen. Getaria izan da igande goizeko jardunaldiaren eszenatokia, eta han bai, traineru berdeak koska bat gora egin du, seigarren postuan sailkatuta. Hernaniarrak gustura geratu dira Getarian, estropadan minutu bat aurretik atera den Colindres aurreratuta, eta, lehen aldiz, Deusturen aurretik geratuta. Bi egunetan, Hibaikak eraman ditu banderak.

Datorren asteburuan, Bilbon izango dira estropadak, larunbatean, 16:30ean.

SAILKAPEN OROKORRA (3 jardunaldi jokatuta)

  1. Hibaika: 25
  2. San Juan: 24
  3. Orio: 23
  4. Getaria-Zarautz: 18
  5. Arraun Lagunak: 15
  6. Deusto: 11
  7. Hernani: 10
  8. Hondarribia: 6
  9. Colindres: 2

Emaitzak-Pasai-Donibane-(2016-06-25)
Getaria (2016/06/26)