postua 2015
Klubak iazko sanjuanetan jarritako postua. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Iaz egin zuen moduan, aurten ere postua jarriko du Hernaniko Arraun Elkarteak, sanjuanen aitzakian. Tilosetan izango da postua, ostiralean, ekainak 24, egun osoan.

Bertan, klubeko arropa, pintxoak eta edaria izango ditugu salgai, elkartearen alde dirua lortzeko helburuarekin.