image
Tolosaldeako neskak, bandera astintzen. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Fermin Etxeberriaren Oroimenezko IX. Batel Estropadak antolatu ditu aurten ere Hernaniko Arraun Elkarteak, Elorrabin.

Banderarik gabe geratu dira etxekoak, mutil kadeteen ontzia finalean sartu bada ere. Tolosaldeak irabazi du Haur Mailako mutil eta nesketan, eta kadete nesketan; mutil kadeteetan, berriz, San Pedro izan da garailea. Esti Aldeiturriaga eta Garazi Etxarri zinegotziek banatu dizkiete banderak sarituei.

Estropadak hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde dute hil berri den Santi Lujanbioren omenez.