Hernani, Fermin Etxeberria VIII. Memoriala
Xabat, Anartz, Iñigo, Andoni eta Ibai, 2015eko banderarekin.

Fermin Etxeberriaren Oroimenezko IX. Batel Estropadak jokatuko dituzte hainbat batelek, larunbatean, 11:00etan, Elorrabin. Haur eta kadete mailetako ontziek parte hartuko dute. Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu du lehia, eta gogoan izango du hil berria den Santi Lujanbio; hala, minutu bateko isilunea gordeko dute partaideek, bere omenez.

Iaz, Udaberriko Batel Ligaren barnean jokatu zuten Elorrabiko lehia, eta mutil kadeteetan hernaniarrek etxeratu zuten bandera.

Bateletako azken estropadak igande goizean jokatuko dituzte, Tolosan.

LARUNBATEKO PARTAIDEAK:

  • Haur mailako neskak: Hernani, Hibaika, Tolosa A eta Tolosa B.
  • Haur mailako mutilak: Hernani, Hibaika, San Pedro, Tolosa A eta Tolosa B.
  • Neska kadeteak: Hernani A, Hernani mistoa, Hibaika A, Hibaika B, Tolosa A eta Tolosa B.
  • Mutil kadeteak: Hernani, Hibaika, San Pedro A, San Pedro B, Tolosa A eta Tolosa B.